Zer desberdintasun dago autodefentsa feminista eta gimnasio batetan ikasi ahal dugun autodefensaren artean? (Beldur Barik)
Autodefentsa feminista emakume feministek sortu eta irakasten dute.
Helburua gizarte patriarkal honetan emakumeok bizi ditugun eraso
matxisteak identifikatzea, sahiestea eta aurre egiteko tresnak sortzea
da. Arlo teoriko-psikologiko bat ere badauka, non indarkeriaren zikloa
ulertuko dugun, nork eragiten duen, zergatik mantentzen den… Eta guztion
artean “Nola egin ahal diot aurre?” galderari erantzungo diogu, besteak
beste, gure esperientzia eta ezagutzetatik abiatuz, erantzun
desberdinak lortzeko. Aldiz, defentsa pertsonala (normalean irakasleak
gizonak dira) arte martzialetan oinarritutako teknika fisikoak besterik
ez du eskeintzen, lehenago lan psikologikoa egin barik eta, nola ez,
testuinguru feminista batetan kokatu gabe. Erantzun fisiko horiek
banakoak dira, ez da emakumeen arteko elkartasuna eta jabekuntza
kolektiboa lantzen.
Seguir leyendo aquí
No hay comentarios:
Publicar un comentario